martes, 28 de abril de 2015

ERREPORTAJEA

sare sozialek alde positibo ugari dituzte gazteentzat
Gaur egun, institutu, kiroldegi, gazteleku, plazako arkupe edota autobusetan, erraza da gazteen arteko halako elkarrizketa bat entzutea: «Elkartuko gara zazpietan Tuentin? Ados. Agur». Elkarrizketa horri esker guraso baten, hezitzaile baten, amona baten, irakasle baten edota, zergatik ez, gazteria teknikari baten burutik pasatzen diren hainbat gai plantea ditzakegu: non elkartuko dira? Zertarako elkartuko dira? Zergatik dute gustuko? Zer egiten dute? Halako zenbat leku daude? Nork antolatzen du? Nortzuk dira arduradunak? Galdera horiek, eta ziurrenik beste batzuk ere, erantzun beharko ditugu, sare sozialen fenomenoa ulertu nahi badugu.


Baina zer dira sare sozialak?
Sare sozialak beldurrez eta arriskuez betetako zulo birtualtzat saltzen dizkigute. Halere, eta helduen erabileraz gain, hauek haur eta nerabeen bizitzaren zati gisa ulertzea ezinbestekoa da. Izan ere, egin diren azterketen arabera, Espainian haur eta nerabeen %71 sare sozialen erabiltzaileak dira.


Sare sozial asko eta asko daude. Labur aipatzearren, gure inguruan gehien erabiltzen direnak hauek dira:
Myspace: unibertsitate munduko jendea biltzen du eta, batez ere, musikariak. Bertatik egungo izar musikal asko sortu dira. Edukien inguruko klausula zorrotzak ditu.
Facebook: gazteen artean oso zabaldua dagoen sare soziala da, batez ere bertan erabiltzen diren tresnengatik. Bakoitzak bere profila du eta pribatutasuna konfiguratzeko aukera ematen du.
Tuenti: Facebooken oso antzekoa da, gaztelaniaz, eta Espainian arrakasta handia lortu du, batez ere gaztetxoen artean. Pribatutasunaren kontrol zorrotza egiten du eta harremanak adinaren arabera mugatzen ditu.
WhatsApp: gaur egun nork ez du erabiltzen? Izugarrizko arrakasta dauka adin guztien artean! Konfigura dezakegu, baina… batek daki zer gertatzen den zinzilikatzen den informazioarekin!!


Beraz, sare sozialak txarrak dira? EZ!!! NOLA ERABILTZEN DITUGUN!!!
Sare sozialek alde positibo ugari dituzte gazteentzat.
Batetik, gure etorkizunean lanerako eta bizitza pertsonalerako tresna arruntak izango direnekin trebatzen ari gara modu ludiko batean. Bestetik, gure harremanen sarea elikatzen dugu eta, hori guztia, sare sozialen izaera kolaboratiboa aprobetxatuz. Beraz, sare sozialek, haur eta nerabeak mundu errealetik isolatu baino, sozializatu egiten gaituzte.
Baina, adi, horrek ez du esan nahi arriskurik ez dagoenik!
Etxe askotan ematen den eztabaida da: ordenagailuaren aurrean eta sare sozialetan parte hartzen hainbeste denbora egotea, zein puntutaraino den isolamendua edo obsesioa edo, kontrakoa, ondo aprobetxatutako denbora, non beren bizitza sozialaren zati handi bat garatzen duten eta, gainera, non gaitasun batzuk garatzen dituzten, datozen urteetan ezinbestekoak izango dituztenak.
Argi dago, alde batetik, bizitza sozial birtual horrek ez duela eskolako patioko bizitza soziala ordezkatzen, osatu egiten duela baizik. Baina, beste aldetik ziberbullying-a, grooming-a, scam-a, sexting-a edota informazioaren lapurketak gertatzen direla ere jakin beharko genuke holakoetan murgiltzen garen guztiok.
Lehen aipatutako arriskuak edo alde txarrak zertan datzan argitu behar ditugu.
Scam: interneten bidez egiten diren iruzurrei deitzen zaie scam-a. Horien helburua pribatua den informazia ezagutzea da. Horretarako mezu faltsuak bidaltzen dituzte pasahitza eta erabiltzaile izena guk jar ditzagun.
Ziberbullying: heldu eta, batez ere, gazteen artean gertatzen da. Euskarri elektronikoen bitartez, pertsona bat mehatxatzean edo umiltzean datza. Praktika hau gero eta gehiago erabiltzen da. Estatistikek esaten dutenez, nerabeen %20k jasaten dute.
Grooming: gaur egun pederastek biktimak aukeratzeko eta bortxatzeko gehien erabiltzen duten teknika da. Askotan holako helduak sarean “haur bihurtzen dira” haur edo gazteen konfiantza bereganatzeko. Behin lorturik, behartzen dituzte sexu aktibitateak egitera. Batzuetan errealitatean ere adingabeko horiekin elkartzea lortzen dute.
Sexting: hasiera ezagunen artean mezu erotikoak bidaltzeko erabiltzen zen, baina orain bideoak nahiz argazkiak elkarri trukatzeko erabiltzen da.
Informazioaren lapurketa: nori ematen diogun gure pasahitza edo zer neurriak hartzen ditugun gure datuak ongi babesteko, horren arabera hirugarren batek lapurtu ahal digu gure nortasuna, dirua etab.


Bukatzeko, gauza guztiekin bezala gertatzen dena, teknologia berriak ez dira ez onak ez txarrak. Guk gakoa erabileran ikusten dugu. Ezin gara whatsapp-ik gabe bizi!! Baina ez gara ibiliko mundu digitalean “itsu”.