ELKARRIZKETA

ELKARRIZKETA


Maria Cuellar elkarrizketa (moldatua)

“Nik ez nuke egingo sare sozial batean kalean egingo ez nukeena.”

Gaur Mariarekin elkartu gara. Maria Cuellar teknologiako irakaslea da Larraintzarko institutuan. Horretaz gain, teknologia berrien arduraduna da ikastetxean.
Kaixo, Maria, Noiztik gustatzen zaizu teknologiaren mundua?
Zuek baino txikiagotik gustatzen zitzaidan. Beti gustatu zaizkit teknologia berriak, zientzia fikziozko pelikulak eta lehen zeuden makinatxoak, garai horretan makina bakoitzak joku bakarra zuen eta beti aldatzen ibiltzen nintzen.
Zergatik ikasi zenuen teknologia?
Bueno, ingenieritza ikasi nuen eta kasualitate askorengatik. Nik nire lehenengo ordenagailua unibertsitatean piztu nuen eta interneta ni 3. mailan nengoelarik hasi zen erabiltzen. Gu izan ginen lehendabizikoak interneta erabiltzean.  Beste guztia pixkanaka etorri zait.
Zure ustez ikastetxeetan ongi erabiltzen dira teknologia berriak eta sare sozialak?
Arlo guztietan gertatzen den bezala, batzuek bai eta beste batzuek, berriz, ez.
Eta gurasoek, ongi erabiltzen dituzte?
Nik uste dut despiste handiagoa dagoela gurasoengan  ikasleengan baino. Zuei gai horri buruzko edukiak azaltzea errazagoa da, izan ere, zuek txikitatik erabiltzen dituzue ordenagailuak eta abar eta gurasoak, aldiz, beranduago hasi dira.
Eta ikasleok?
Esan behar dut urtez urte gero eta hobe erabiltzen dituzuela teknologia berriak. Nabaritzen da lehen hezkuntzan ere ordenagailuak erabili egin dituzuela; halere, azken urte hauetan sakelekoaren erabilerak ordenagailua gutxiago erabiltzea ekarri du eta nabaritzen da.
Eta irakasleek?
Orain ikastaro bat egiten hasi gara gai horren inguruan. Ikasteko gogo handia dago. Programak eta baliabideak berehala aldatzen dira eta etengabeko formakuntza izan behar dugu. Batzuei beste batzuei baino gehiago kostatzen zaie, noski, baina bidean gaude.
Gure ikastetxean zer segurtasun neurriak hartzen dira ordenagailu gelan? Ikasleok gaizki erabili ahal ditugu ordenagailuak edo “debekatutako” web orrietan sar gaitezke?
Berez nik hori ez dut erabakitzen, zeren eta hori  jartzen diguten. Badaude web orri asko non ezin gara sartu ikastetxean. Horretaz aparte, bai posiblea dela twentyra edo facebookera sartzea, baina beti klaseko ariketetarako. Era berean, ordenagailuen konfigurazioa ongi kudeatzen saiatzen naiz.
Gu sare sozialetan ibiltzen garenean, nola dakigu arriskuan gauden ala ez?
Zuek zer uste duzue? Nik horren inguruan beti esaten dut nik ez nukeela egingo sare sozial batean kalean egingo ez nukeena. Ez nizkioke irainak bota inori, ez nuke onartuko irainak niri botatzea, ez nuke ezagutzen ez dudan norbaitekin hitz egingo edo nire bizitza osoa kontatuko, ez nioke nire argazki bat edonori emango, ezta? Horrela pentsatzen baduzue nik uste dut seguru ibiliko zaretela. Egia da sare sozialek jende asko ezagutzeko aukera ematen digutela, eta hori oso polita da, baina ez dakigu pertsona horiek nortzuk diren edota zer intenzio duten. Orduan bi aldiz pentsatu behar da.
Orain hainbat ikastetxetan liburuen ordez tabletak erabiltzen dira, zer uste duzu horri buruz?
Alde batetik, zuentzat polita eta erakargarria izango litzateke. Testuak eta materialak animatuagoak izango lirateke eta motxilaren pisua…zer esanik ez! Beste aldetik, ongi funtzionatu beharko lukete eta nik entzunda dudanagatik hori ez da beti gertatzen eta denbora dezente galtzen da askotan klaseetan. Hala eta guztiz ere, eman denbora eta ikusiko dugu.
Zuk tabletekin klaseak emango zenituzke?
Bai, noski!!
Bukatzeko, badakigu zuk aula birtuala erabiltzen duzula, zer alde onak eta txarrak ditu?
Alde on ugari ditu. Lehenik eta behin zuen lana ongi antolatzeko aukera ematen dizue, entregatzeko epe finkoa duzue, ez dago aitzakiarik!, zuzenketa eta kalifikazioa berehala eta hor bertan ikusten dituzue… orokorrean, nire ustez, ardura gehiago hartzen duzuenez eta inplikazioa handiagoa denez, orduan, gusturago egiten duzue lana.
Maria, eskerrik asko eta hurrengora arte.
Kazetariak: Oihane, Paula eta Amaia (DBH1. Maila)

No hay comentarios:

Publicar un comentario